Zergatik Ez Testa

13

Please wait...
Zergatik Ez Testa

Zure Zergatik Ez zaletasuna neurtzeko testa


Questions and Answers
  • 1. 
    Euskararen gaineko hausnarketa saio batera gonbidatzen zaituzte
    • A. 

      Berehala ematen duzu izena

    • B. 

      Hitzik esan gabe proposamengileak ulertu du ez zarela joango

    • C. 

      Beti zaude euskararen gainean hausnartzen

    • D. 

      Zergatik Ez ez bada ez zara joango

    • E. 

      Ze rolloa...

  • 2. 
    Zure herriko Kebab-ean sartu eta...
    • A. 

      Ez da posible, barazkijalea zara

    • B. 

      Bi arkumezko jan ondoren bazoaz etxera parranda ostean

    • C. 

      Urdueraz eskatzen duzu falafel bat

    • D. 

      Zure herrian ez dago Kebab-ik

    • E. 

      Zerbitzariak agurra eta kobraketa euskarara aldatu du

  • 3. 
    Madonnaren dantzari izateko eskaintza egiten dizute
    • A. 

      Ez duzu onartzen dantzak ez dituzulako gustoko

    • B. 

      Onartzen duzu Madonnaren kantuan pare bat hitz euskaraz sartzeko aukeraren truke

    • C. 

      Madonnaren dantzak zailegiak dira zuretzako

    • D. 

      Segituan hasten zara interneten abioi tiketaren bila

    • E. 

      Amak ur hotzarekin esnatzen zaitu igande eguerdia delako eta lo zaudelako oraindik

  • 4. 
    Politikari bat euskaraz entzun orduko
    • A. 

      Negarrez hasten zara emozioak jota

    • B. 

      Zure bozka ematen diozu

    • C. 

      Fikziozko egoera da hori

    • D. 

      Bere facebook-eko zale taldean apuntatzen zara

    • E. 

      Barrez lehertzen zara

  • 5. 
    Kerman Mintzalaguna jipoitua den bakoitzean...
    • A. 

      Zuri ere Kermani beste zaplasteko bat emateko gogoa ematen dizu

    • B. 

      Telebista leihotik botako zenuke

    • C. 

      Kanalez aldatzen duzu

    • D. 

      Zuk ere izan nahi duzu mintzalagun

    • E. 

      Aktore izateko gogoak kentzen zaizkizu

  • 6. 
    Londreseko metroan alboan duzun bikotea euskaraz ari da
    • A. 

      Ez duzu ezer esaten, oporretan zaude

    • B. 

      Elkarrekin afaltzen amaitzen duzue

    • C. 

      Muxuka hasten zara

    • D. 

      Apropos gazteleraz galdetzen diezu ea bilbotarrak diren

    • E. 

      Begira begira gelditzen zara

  • 7. 
    Zure "probintziako" egunkaririk irakurrieneko 4 eskela orriak ikusita, ondorio hau ateratzen duzu
    • A. 

      Euskaldunok ez gara hiltzen

    • B. 

      Zenbat jende hiltzen den gure herrian!

    • C. 

      Diru asko dugu euskaldunok

    • D. 

      Noizko euskarazko prentsan halakorik!

    • E. 

      Ez dut "probintziako" egunkari irakurriena irakurtzen

  • 8. 
    Gaur egun adina euskaldunik inoiz ez dela egon entzuten baduzu
    • A. 

      Poztu egiten zara

    • B. 

      "Errepikatuko faborez?" erantzuten duzu

    • C. 

      Norbait flipatzen ari dela argi geratzen zaizu

    • D. 

      Besoan atximur egiten diozu zure buruari

    • E. 

      Hori listokeria, nik banekien

  • 9. 
    Donapaleura egun pasa joan eta apenas euskararik entzun duzu kalean. Bazkalorduan tabernariak gazteleraz erantzuten dizu nahiz eta alboko mahaikoekin euskaraz ari dela entzuten duzun.
    • A. 

      Hirugarrenean, altzatu eta jantokitik bazoaz

    • B. 

      Nire patilak izango ote dira?

    • C. 

      Lotsatia ote da?

    • D. 

      Gaztelerak elkartzen gaitu, ala?

    • E. 

      Sakatuko dut apur bat, ezta?

  • 10. 
    "Euskaraz kantatzen baduzu ez zara inoiz zure herritik aterako" edo "euskaraz ezin da ezer modernoa egin" irakurri diozu berari...
    • A. 

      Eta Berri Txarrak etorri zaizu burura

    • B. 

      Eta Fermin Muguruza eta Al Jaazera etorri zaizkizu gogora

    • C. 

      Eta Mikel Laboaz oroitu zara

    • D. 

      Eta entzun.com-en zertaz aritzen diren galdetu diozu zeure kolkoari

    • E. 

      Eta Ken Zazpi katalanez kantatzen agertu zaizkizu aurrean

  • 11. 
    Euskal Herrian 10.000 euskaldun aktibo besterik ez garela irakurri eta
    • A. 

      Harritu egin zara

    • B. 

      Kaletik zoazela askotan eduki duzu sentsazio hori

    • C. 

      Urruti ez dabilela uste duzu

    • D. 

      Segun zer den euskaldun aktibo, ez?

    • E. 

      Ez al daude ba 5.000 blog euskaraz?

  • 12. 
    Wazemank ikusten duzunean
    • A. 

      Tarteka baino ezin diezu jarraitu

    • B. 

      Barrez lehertzen zara

    • C. 

      Poztu egiten zara, edozein euskarak balio du!

    • D. 

      Hitzak asmatzeko gogoa sartzen zaizu

    • E. 

      Ez duzu tutik ere ulertzen

  • 13. 
    Mendira onddo bila zoazenean
    • A. 

      "Udazken loreak" saiotik desengatxatu behar duzula erabakitzen duzu

    • B. 

      Euskararen gainean hausnartzen zoaz

    • C. 

      Ez dituzu onddoak maite

    • D. 

      Mendian bat nekatu besterik ez da egiten

    • E. 

      Onddoen doinua ere entzun dezakezu